Abadiñoko Udalak irisgarritasuna hobetu du Traña-Matiena Eskolako sarreretan

Anboto 2023ko urt. 3a, 15:07

Gabonetako eskola oporrak baliatuz, Abadiñoko Udala Traña-Matienako eskoletako Haur Hezkuntzako eraikineko sarreren irisgarritasuna hobetzen ari da.

Espaloiak hiru puntutan jaisteko obra ia amaituta dago. Lan horien aurrekontua 24.139 eurokoa da. “Sarbide horietan ohiko espaloiak zeuden, eta jaitsi egin dituzte, eskola-etapa honetan oraindik erabiltzen diren haur-aulkiak errazago sartzeko”, azaldu du Javi Crespo alkateordeak prensa oharrean. Udalak dioenez, jarduketa hori udalerri osoan zehar hainbat obra txiki barne hartzen dituen proiektu zabalagoaren barruan dago, irisgarritasuna bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta, ahal den neurrian, udalerriko zenbait tokitan oinezkoen erabilerak lehenesteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!