Auto gidari bi ospitalera eraman dituzte Abadiñon izandako istripuan

Anboto 2022ko aza. 15a, 15:30

Auto bik aurrez aurre jo dute Gerediagatik Garairako errepidean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto biren arteko istripua gertatu da Abadiñon, BI-3341 errepidean, Gerediagako ermitatik gertu, Garairako bidean. Peugeot 406 batek eta Citroen C4 batek aurrez aurre jo dute elkar. Larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dituzte gidari biak, anbulantzian. Ertzaintza trafikoa bideratzen dabil uneotan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!