Euskaraldia

Euskaraldia eta Euskararen Eguna ospatzeko hamar bat jarduera antolatu dituzte Abadiñon

Artxiboko irudia.

Euskaraldia eta Euskararen eguna ospatzeko hamar bat jarduera egingo dituzte Abadiñon, azaroa eta abendua bitartean.

Udaletik jakitera eman dutenez, herriko elkarte eta eragileen lankidetzarekin eta parte-hartze aktiboarekin osatu den programak askotariko jarduerak porposatzen ditu, adin-talde guztien artean euskararen erabilera sustatzeko eta bultzatzeko. 

Azaroak 14-17

Txapen banaketa

Azaroak 20, domeka

Euskaraldia ihes gela.
(Ordu beteko 6 saio: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00 eta 18:00)

Azaroak 25, barikua

19:00 Ikus-entzunekoa 'Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen" (Txanporta)
21:30 Bertso afaria: Eli Pagola eta Unai Iturriaga (Errekatxo Auzo Elkartea - Mendiola)

Abenduak 1, eguenea

19:00 Nekatutak - Stand-up umoretsua (Errota Kultur Etxean)

Abenduak 2, barikua

16:45-18:45 Talo tailerra - Txokolate eta txorizoa (Traña-Matienako plazan)
18:00 Nagusien Txapel Jaurtiketa (Traña-Matienako plazan)
19:00 Filme labur eta postalen sari banaketa

Abenduak 3, zapatua

17:30 Familientzako ikuskizuna: Sukar Erromeria (Probalekuan)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!