Udal eta foru hauteskundeak

Mikel Garaizabal izango da Abadiñoko EAJren alkategaia

Anboto 2022ko aza. 8a, 10:53

Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria egungo alkatea izango da Abadiñoko EAJren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetarako.

"Erronka hau duela lau urteko erantzukizun, ilusio eta gogo berarekin eta esperientzia gehiagorekin, hartzen dut, bai, eta entzuten eta ikasten jarraitzeko konpromisoa ere hartzen dut", azaldu du Garaizabalek. 

46 urteko abadiñarra 2019az geroztik da Abadiñoko alkatea, baina politikagintzan ibilbide luzea darama. 23 urterekin hasi zen EAJn militatzen eta lau urte geroago zinegotzi hautatu zuten; Abadiñoko Udaleko bigarren alkateorde izendatu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!