42 urteko mendizalea erreskatatu dute Urkiolan

Anboto 2022ko aza. 5a, 13:37
@BomberosIurreta

Osasun zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute zauritua. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 42 urteko gizonezko batek min hartu du goiz honetan Urkiolako Parke Naturalean, Oletatik Urkiolarako bidean. Mendizaleak erorikoa izan du baso bide batean. Erreskatean suhiltzaileek eta Ertzaintzak esku hartu dute. Zauritua baso bidetik aparkaleku bateta eraman dute . Eta handik, anbulantzia batek, Galdakaoko ospitalera eraman du mendizalea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!