Herritarrei lagundu asmoz, IBIa jaistea eta tasetan deskontuak aplikatzea proposatu du EH Bilduk

Maialen Zuazubiskar 2022ko urr. 11a, 15:42

Mikel Urrutia eta Naiara Bildosola

Abadiñoko EH Bilduk prentsaurrekoa eman du gaur eta bertan jakitera eman duenez, udalak inoiz baino diru-sarrera handiagoa izango du. "Igoera hori IBI eta IAEren igoerarengatik etorriko da. Baita, udalkutxatik Abadiñok iaz baino %5 gehiago jasoko delako, hau da, 300.000 euro gehiago", azaldu du Mikel Urrutia EH Bilduko bozeramaileak.

Hori horrela,  IBIa jaisteko eta tasetan deskontuak aplikatzeko proposamena egin dute talde subiranistakoek. Proposamen honek udaleko diru-sarreren eta familien egoeraren artean oreka bat bilatzea, baliabide gutxien duten herritarrei zergen zama arintzea eta zergen diruarekin herriko gai estrategikoei bultzada bat ematea gura dute.  "Oso kezkagarria da ikustea Abadiñoko Udalak diru-sarrerak errekorrak dituela eta, aldi berean, herriko familia askoren egoera ekonomikoa gero eta larriagoa dela". Beraz, etxebizitzetako IBIa %0,20 jaistea proposatu dute, eta komertzio txikien IBIa %0,30. IBI industriala, berriz, enpresa txiki eta ertainei zerga %1etik %0,80ra jaistea eta enpresa handiena %1,3tik %1,5era igotzea.

Bestalde, udal tasa eta zerbitzuen prezioak herritarren egoera ekonomikoari egokitzea eta herriko gai estrategikoei bultzada bat emateko hobariak ezartzea proposatu du EH Bilduk. "Esaterako etxe batean jubilatu bi bizi badira eta bi pentsio konbratuta guztira 20.000 euro jasotzen badituzte, udal tasa eta tarifetan %75eko deskontua aplikatzea proposatzen dugu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!