[BIDEOA] Astolan isurketek jarraitzen dutela salatu du EH Bilduk

Anboto 2022ko uzt. 27a, 12:00

Ibaizabal ibaira isurketak zeudela jakin eta ia urtebetera Abadinoko Udalak arazoa ez konpontzea leporatu dio EH Bilduk. Honen esanetan, udalak enoresa bati proiektua idazteko esan zion, eta proposamena martxoan jaso arren, oraindik ez dute martxan jarri. 

EH Bilduren arabera obrek 145.000 euroko aurrekontua lukete, eta bi hilabetean egingo lirateke; hala ere, EH Bilduren arabera oraindik ez du lanak esleitzeko prozesua hasi. “Beste behin udal gobernua erakusten ari da, Zelaietako zentroarekin egin bezala, herritarron osasuna edo ingurumena ez direla beraien lehentasuna”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!