Abadiñoko institutuaren 25. urteurrena ospatu dute Traña-Matienan

Anboto 2022ko eka. 18a, 22:03

Ikasle ohiek eta institutuko hezkuntza komunitateak parte hartu dute.

Aurten 25 urte betetzen dira Abadiñon Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen hasi zirenetik, eta institutuko kideek jaiegun berezia antolatu dute asteburu honetarako. Gaur ikasle ohiak eta herritarrak batu dituen jaia antolatu dute.

Errota Kultur Etxean 12:00etan ekitaldia egingo dute, ikastetxearen ibilbidea azaltzen duen dokumentala proiektatuta.Hortik aurrera institutuko patioan jarraitu dute jaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!