Motor gidari bat hil da Abadiñon

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 23a, 07:22

Goizaldean N634 errepidean Traña-Matienan Iurretarako norazkoan istripua izan da. Ondorioz pertsona bat hil egin da.

Goizaldean motor gidari batek istripu larria izan du eta ondorioz, gidaria hil egin da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, N634 errepidean izan da istripua, Traña-Matienako biribilgunean Durangorako norazkoan. Motor gidaria errepidetik irten da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!