Abadiñoko Udalak ekainaren 27tik uztailaren 15era antolatu ditu aurtengo udalekuak. Urtero bezala, programa ohiko hiri-kanpamenduak eta ludotekak osatuko dute.
Ludoteka jardueran 3 eta 6 urte bitarteko 100 umerentzako tokia egongo da eta eta hiri-kanpamenduetan 7 eta 12 urte bitarteko 120 adingaberentzako tokia.
Horrez gain, berritasun moduan, eta kontziliazioa errazteko asmoarekin, beharra duten familiek haurtzaindegi-zerbitzua izango dute. Jarduerak hasi baino 30 minutu lehenago hasiko da eta jarduerak bukatu eta 30 minutura itxiko da.