Laubideta kaleko egoera salatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2022ko mar. 18a, 15:44
Artxiboko irudia.

Abadiñoko EH Bilduk prentsa oharra kaleratu du bertako auzotarren egoera salatzeko.

Abadiñoko EH Bilduk prentsa ohar bidez Laubideta inguruko auzotarren egoera salatu du. Oposiziotik jakitera eman dutenez, herritarrek "urteak" daramatzate zonaldean dauden hirigintza-arazoentzako erantzun bat eskatzen, "baina ez da konponbiderik iristen". "Auzotarrek eskatzen dutena oinarrizkoa da. Edozein auzotan bete beharko liratekeen gutxieneko gaiak dira: segurtasuna, irisgarritasuna, aparkalekuak eta mugikortasuna", jarraitu dute EH Bilduko kideek.

Oharrean jakitera eman dutenez ondorengo arazo hauek dituzte: zoruko adokinak apurtuta edo mugituta daude, autobus geltokietarako sarbideek ez dute arrapalarik edo igotzeko sistemarik, tunela zaindu gabe dago eta aparkamentu faltak bertakoen segurtasuna eta irisgarritasuna kaltetzen ditu, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!