Txirrindulari batek istripua izan du Urkiolan, pista batetik zihoala jausita

Anboto 2022ko urt. 30a, 12:17

Oletatik Urkiolara arteko pistetako batean jausi da.

Eguerdiko 12:00ak aldera txirrindulari batek istripua izan du Urkiola aldean, Oleta eta Urkiola arteko pista batean jausi ostean. Larrialdi zerbitzuek Urkiolako santutegiaren ondoan artatu dute txirrindularia. Ziklista bere kabuz bertaratu da anbulantziara, inguruan paseatzen zebilen bikote batek lagunduta. Ertzaintzako iturriek esan dutenez, txirrindularia ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!