Alokairurako 250 eurorainoko laguntzak eskatu ahalko dituzte Abadiñoko gazteek

Anboto 2022ko urt. 24a, 11:40

Martxoaren 3ra arte egin daitezke eskaerak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek egin ahalko dituzte eskaerak, baldin eta azken bost urteetan Abadiñon erroldatuta egon badira, eta diru sarrerak gordinak 35.000 euro baino gutxiago baditu. 

Abadiñoko Udalaren arabera, diru laguntzek ez dute eraginik izango etxebitza babestuen kontratuetan edota Bizigune programari lotutakoetan. "Nolanahi ere, 600 eurotik gorakoa ezingo da izan etxebizitzaren alokairua; hiru kide baino gehiagoko familiakoak ez diren unitateen kasuan, gehieneko kostua 200 euro izango da okupatzaile bakoitzeko", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!