Igerilekuen kudeaketarako kontratua luzatzea kritikatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2022ko urt. 21a, 09:26

EH Bilduk, esleipena egiteko proposamenaren berri izan duela, eta honen irakurketa egin du ohar baten bidez. "Eskatzen genuen bezala, igerilekua itxita dagoenean gutxiago ordainduko dugu. 240.000 euro aurreztuko ditugu", azaldu dute. 

Hala ere, kezka agertu dute azpikontratatuko dena "zerbitzu osoa" izango delako. "Badira ñabardura berri batzuk, baina, ondorio praktikoetarako; jarraipen eta kontrol mailak antzerakoak izango dira, eta gainera, ez dago kalitate adierazlerik. Kale garbiketako zerbitzuagaz bezala, akats berberak errepikatzen jarraitzen dute".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!