"Kalitatezko garbiketa zerbitzua lortzeko" kale garbiketa zerbitzua lehiaketa publikora ateratzeko proposatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2021ko abe. 21a, 12:14

Egungo garbiketa zerbitzuak "gabezia asko" dituela salatu du EH Bilduk ohar baten bidez. Udalak egin duen jarraipena ere "ez da egokia izan". 

Abadiñoko EH Bilduren arabera, 2022ko otsailean amaituko da lau urteko kontratua gaur egun bide-garbiketak egiteaz arduratzen den enpresarekin. "Udalak aukera du kontratua beste urtebetez luzatzeko, edo baldintza-agiri berri bat atera eta beste lehiaketa bat egiteko".

Epe ertainera begira, gainera, eraikinak garbitzeko zerbitzuak "publiko egiteko aukerari buruz hausnartzeko egitea" eskatu dio udalari. "Azpikontratazioak ez dira ari funtzionatzen, eta gainera, egoera bidegabeak gertatzen dira, funtzio berdinak betetzen dituzten langileek lan-baldintza desberdinak dituztelako, udaleko langileak edo langile azpikontratatuak izatearen arabera", azaldu dute oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!