Abadiñoko EH Bilduk 27 emendakin egin dizkio 2022ko aurrekontu proposamenari

Anboto 2021ko aza. 26a, 12:10

Abadiñoko EH Bilduk 900.000 eurora iristen diren aldaketak proposatu dizkio Abadiñoko udal gobernuak aurkeztuko dituen aurrekontuei. Sei ardatz nagusitan batu dituzte 27 proposamen hauek. 

Udal gobernu taldeak EH Bilduk eginiko ekarpenak kontutan hartzea positiboki baloratu du ohar baten bidez: "Aurrekontuen lanketa prozesuan, guk egindako proposamen gutxi batzuk izan dituzte kontuan eta
hori positiboa da: Abadiñorako energia eta basogintza Planak, bidegorri sarearen diseinua eta
Txanportako osasun zentroa lekuz aldatu eta handitzeko proiektua idaztea", azaldu dute ohar baten bidez.

Azaroko osoko bilkuran aurkeztuko dute 2022rako aurrekontu proposamena, eta bertan eztabaidatuko da hauek onartu edo ez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!