12 milioi euroko aurrekontua proposatuko du Abadiñoko Udalak 2022rako

Anboto 2021ko aza. 26a, 12:13
Artxiboko irudia.

Abadiñoko udal gobernu taldeak 12.000.000 euroko aurre- kontu proposamena eramango du azaroko osoko bilkurara; iazkoagaz alderatuta, %10 handiagoa izango da.

Inbertsioen atala milioi bat eurokoa izango da; diru partidarik handiena Muntsaratz - Zelaieta hiri-zeharbidea osatzeko lanetarako ipi- niko dute; 766.000 euro ipiniko dituzte jada martxan dauden lan horietarako. Aurrekontuetako berrikuntzetariko bat ingurumen teknikariaren plazari dagokio. "Gure konpromisoan adierazi genuen moduan, ingurumen teknikariaren plaza sortu eta bete da, eta, orain, arlo estrategiko honetan aurrera egiteko partida espezifikoak ditugu", azaldu Iñaki Rekalde ogasun zinegotziak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!