Abadiñoko Udalak aldaketa klimatikoari aurre egiteko erronkan "aukera galdu du" EH Bilduren ustetan

Anboto 2021ko aza. 2a, 11:29

Urriko osoko bilkuran bost mozio aurkeztu ditu Abadiñoko EH Bilduk. 2022ko zergak eta tasak egokitzeko proposamenak ziren. EH Bilduk aurkeztutako mozioek ezezkoa jaso zuten EAJren eta AIren aldetik. 

EAJk eta Abadiñoko Independenteek osaturiko udal gobernu taldeak ordenantza fiskalak izoztu egingo dituztela azaldu zuten bilkuran. "Tasak izoztea erabaki dugu, batez ere. Garai zailak dira eta familia zaurgarrienak babestu behar ditugu", azpimarratu zuen Mikel Garaizabal alkateak.

EH Bilduren ustetan, baina, "bideragarriak" dira bestelako jaitsierak. "Eskualdeko IBI eta IAE zergarik altuenak ditugu. Duela bost urtetik 750.000 euro gehiago jasotzen ditu udalak zerga horien bidez". 

"Abadiñoko duela 10-15 urteko ikuspegian kateatu beharrean, etorkizunerako erronkei erantzungo dien gobernu bat behar du", nabarmendu zuen EH Bilduko Mikel Urrutiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!