[BIDEOA] Bi autoren istripua Traña-Matienan

Anboto 2021ko urr. 30a, 13:01

San Blas hotelaren aurrealdean izan da istripua, 12:30etan. Auto bik aurrez aurre egin dute talka.

Istripua N-634 errepidean gertatu da, Traña-Matiena auzoko San Blas hotelaren parean. Bi autok elkar jo dute aurrez aurre. Segurtasun Sailak adierazi du gidarietako bat zauritu dela. Uneotan, Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da eta tarteka auto-pilaketak sortzen ari dira. Eremuan esku hartzen ari dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!