Abadiñoko Udalak Zelaietako osasun-zentroa handitzeko proiektua lizitatuko du

Anboto 2021ko ira. 29a, 12:01

Udalaren arabera azpiegitura berriak 400 metro koadro izango lituzke.

“Datozen asteetan” Abadiñoko Udalak Zelaietako osasun-zentroa handitzeko proiektuaren idazketa lizitatuko duela iragarri du. “Osasuna funtsezko eskubidea da, eta lokal berri horren bidez, batez ere Zelaieta eta Muntsaratz auzoetan bizi den gero eta jende gehiagori erantzun egokia emango liokeen zentro bat izango genuke” azaldu du ohar baten bidez Javi Crespo alkateordeak.

Pediatria zerbitzurako eskaria

Bestalde, EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen martitzeneko bilkuran Matienako pediatria zerbitzua "iraunkorra" izateko. “Asteko bost egunetan kalitatezko pediatria zerbitzu iraunkorra egotea eskatu gura diogu Osasun sailari”. Mozioa ez zen onartu EH Bilduren aldeko botoak baino ez zituelako jaso. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!