Abadiñoko Udalak urtea amaitu aurretik lizitatu gura ditu pumptrack pista berriko lanak

Anboto 2021ko ira. 21a, 10:26
Udalak bidalitako irudia.

Lan horietarako 82.333 euroko aurrekontua du Abadiñoko Udalak. Pumptrack pista Muntsaratzeko merenderoaren ondoko gune bat hartuko du. 

"Proiektua badugu eta aurrekontua esleitu da; beraz, hurrengo pausoa obra lizitatzea izango da, 2022an pumptrack pista errealitate izan dadin. Lanak datorren urteko lehen hiruilekoan hasteko asmoa dugu", azaldu du Patxo Campo kirol zinegotziak ohar baten bidez.

Liburutegiko aurrez aurreko jarduerak urritik aurrera

Umeei eta helduei zuzendutako irakurketa-klubak, komiki eta karikatura tailerrak eta ipuin kontalariak eskainiko dira Abadiñoko liburutegian urritik aurrera. Irailaren 30era arte eman daiteke izena Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!