AHTren lanetako kamioiak "baimenik barik" dabiltzala salatu du EH Bilduk

Anboto 2021ko ira. 16a, 10:25

Mikel Urrutia Abadiñoko EH Bilduko zinegotziak agerraldia egin du asteon, AHTko lanetan joan-etorriak egiten dituzten kamioiak "baimenik barik" lanean dabiltzala salatzeko.

"Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lane- tan dabiltzan ibilgailuek ez dute oraindino baimenik lanerako. Abadiñarren segurtasuna lehene- tsi beharko litzatekeela uste dugu, eta hori bermatu bitartean, hau da, kamioiek joan-etorri horiek egiteko lizentzia lortu bitartean, gelditu egin beharko lirateke", salatu du Urrutiak. Kamioien lan bolumena ere kritikatu du EH Bilduko kideak: "Kamioien joan- etorria etenik bakoa da, eta arazoa handiagoa da baimenik ez dutela kontuan hartuta, gainera". Horrez gainera, udal gobernu taldearen "utzikeria" ere salatu du Mikel Urrutiak. "Enpresak 2019ko aben- duan egin zuen lizentzia eskaera. Lanak 2020ko apirilean hasi ziren, baina kamioien joan-etorrirako baimenik ez dago oraindino", gaineratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!