Traña-Matienako Haur Hezkuntzako eraikineko hegala konponduko dute udan

Anboto 2021ko uzt. 29a, 18:00

Lanak ikasturtea hasi orduko amaituta egotea aurreikusten du Abadiñoko Udalak. 20.043 euroko inbertsioa egingo dute. 

Teilatu-hegalak konpontzeko erlaitzak pikatuko dituzte, hauek saneatu eta birgaituz. Udan zehar Traña-Matiena eskolako berokuntzarako beroa ekoizteko eta banatzeko sistema ere aldatuko da.

Horrez gainera, Abadiñoko Udalak 31.237 euroko esleipena egin dio Enagasi Zelaieta eskolako suksalderako eta etorkizuneko galdararako gas naturalaren hartunearen instalazioa egiteko. Lan hauek ere ikasturte berriaren hasierarako amaituta egotea aurreikusten du udalak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!