Eskolako sukalderako eta galdara berrirako gas naturalaren hartunearen instalazio lanak egingo ditu Enagasek. Horrez gainera, udan zehar Traña Matienako eskolako berokuntza sistema aldatzea aurreikusten du; 136.373, 44 euroko aurrekontua dute lan hauek. "Bi jarduketa garrantzitsu dira, eta ezin ziren gehiago atzeratu udalerriko ikastetxe publiko horietan baldintza onak ziurtatzeko. Udan ekingo zaie, irailean prest egon daitezen", azaldu du Mikel Garaizabal alkateak.