Zauritu bi Muruetan izandako istripuan

Anboto 2021ko eka. 15a, 21:48

Ezbeharra 21:10ak aldera gertatu da. Auto batek beste bat kolpatu du atzetik. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez trafiko istripua gertatu da BI-732 errepidean. Ezbeharra Abadiñoko Murueta inguruan gertatu da, 21:10ak aldera, bertako biribilgune parean. Auto batek beste bat kolpatu du atzetik. Ertzaintza bertan esku hartzen dabil uneotan. Istripuan lagun bi zauritu dira arinki. Aurreikuspenen arabera ospitalera lekualdatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!