Abadiñoko Udal gobernu taldeak Astolako igerilekuen kudeaketa kontratua luzatzea erabaki du

Anboto 2021ko eka. 4a, 13:31

Ez ohiko batzordean, kontratuaren "nahitaezko jarraipena" adostu du EAJk eta AIk osatzen duten udal gobernu taldean. EH Bilduk aurka bozkatu du. 

"Urte osoan irekita egongo balira bezala ordainduko dugu igerilekuaren kontratua, bigarrenez; 300.000 euro, bi urtez, 600.000 euro dira", azaldu dute koalizio independentistatik. EH Bildurentzat "aukera galdu" bat da Emtesport enpresari kontratua luzatzea. "Enpresaren eskaera onartzeko orduan, udalak ez du kontutan hartu instalazio itxi bat izateak dakarren gastu-jaitsiera, langileen zati bat EREan egotea, eta hainbat langile plantilatik kanpo geratu direla ere". Mikel Garaizabal alkateak, eta Javier Crespo alkateordeak, erabakia "herritarrei ahalik eta zerbitzu onena" emateko hartu dutela adierazi dute. EH Bilduk Astolako azpiegituren "auditoria akonomiko" bat egitea eskatu du, baita ere. 

Horrez gainera, estalki berriaren proiektua hilaren amaierarako idatzita egongo dela aurreratu du Mikel Garaizabal alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!