Auzoen arteko bidegorri sarea eta jarleku publikoei estalkiak jartzea lehenetsi dituzte abadiñarrek aurrekontu parte-hartzaileetan

Anboto 2021ko mai. 26a, 18:00

Guztira, 327 abadiñarrek parte hartu dute aurrekontu parte hartzaileetan, eta boto gehien jaso duten proposamenak hauek dira: auzoen arteko bidegorri sarearen proiektua idaztea; eserleku publikoetan estalkiak egitea; desfibriladoreak instalatzeko azterlan bat enkargatzea; eserlekuak eta hiri-altzariak berritzea; hiri baratzeak sortzeko ordenantza onartzea. 

Ana Gomez Gobernantza eta Herritarren Partaidetzarako zinegoziaren arabera, kaleko jarduerak lehenetsi dituzte abadiñarrek. "Badirudi bizi izan dugun pandemia-egoerak eragina izan duela aisialdi seguruagaz gozatu ahal izateko aukeraketan. Horretarako, kale erosoago eta hornituagoak edukitzeko aukerak  lehenetsi dituzte herritarrek", azaldu du Gomezek. 

Lehentasunak ezarrita, aurrekontu parte hartzaileen partidan 50.000 euro sartu ditzake Abadiñoko Udalak. 74 proposamen jaso zituzten prozesuaren hasieran. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!