Mobilizazioak egiten ari dira Abadiñoko Rothenberger enpresan hitzarmen berri bat sinatzeko

Anboto 2021ko mai. 12a, 09:44
Martitzenean mobilizazioa egin zuten langileek.

Enpresa batzordeak mobilizazioa iragarri du maiatzaren 14rako, eta maiatzaren 17rako eta 19rako grebara deitu du; atzo ere elkarretaratzea egin zuten. Elkarretaratzeak Rothenberger enpresak Abadiñon eta Gasteizen dituen lantegietan egingo dituzte. 

Enpresa batzordearen arabera, hitzarmen berria adosteko negoziazio bilerak otsailaren 15ean hasi ziren, eta egun, "blokeaturik" dago. Indarrean dagoen hitzarmenak 2019 hasieran galdu zuen indarraldia, eta enpresa "ultraaktibitatean" dago 2022ko abendura arte. "Batzordeen Osoko Bilkurak guztiz kontra egin du enpresako zuzendaritzak negozioazio-prozesuari buruz egiten duen ikuspegia; izan ere, langileok igoera edo hobekuntzaren baten truke "zerbait" eman behar diogula planteatu du zuzendaritzak. Langileen partetik enpresako zuzendaritzari argi utzi dio Rothenbergerren hitzarmen berria aurrekoaren gainean eraiki behar dela. Horregatik ez da salduko orain arte langileak lortu dugun eskubiderik", azaldu dute enpresa batzordetik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!