Manifestazioa egingo dute Abadiñon "Desokupa kanpora! Faxismoari antolakuntzaz erantzun" lemapean

Anboto 2021ko api. 17a, 09:27
Egueneko kontzentrazioa.

Manifestazioa 20:00etan hasiko da, Ferialekutik. Abadiñoko Gazte Asanbladak egin du deialdia. 

Ohar baten bidez egueneko desalojo "ilegala" salatu dute, baita "Desokupa enpresaren eta Ertzaintzaren arteko elkarlana" eta Mikel Garaizabal alkatearen "jarrera negargarria". "Biolentzia faxistaz eta jazarpen polizial bortitzez jantzi zen Abadiño eguenean, eta alkatearen adierazpen bakarra, adierazpenik egingo ez zuela izan zen".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!