Galizia plazarentzako "konponbide integral" bat eskatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2021ko api. 14a, 08:42

"Trena lurperatzeko lanak hasi zirenetik Galizia plazaren inguruan disuasio-aparkaleku bat jarri behar zela ondorioztatu arren, gaur egun, haren kudeaketa erabat geldituta dago", salatu du alderdi subiranistak ohar baten bidez. 

Iazko martxoan Abadiño Mugi proiektua jarri zuen martxan EH Bilduk, "herriko mugikortasuna aztertu eta irtenbidea emateko" asmoagaz; dinamika horren baitan kokatzen dute proposamena. Besteak beste, hamazazpi aparkaleku berri jartzea proposatzen dute bertan. "Gobernu taldearen atzerapen ulertezinaren ondoren, egunotan pintura ukitu batzuk egingo dira inguru horretan, gure proposamenaren alderdi asko kontutan hartu gabe. Baina ez da nahikoa izango, Galizia plazaren inguruak inplikazio handiagoa behar du". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!