Abadiñoko II. Enpresa Proiekturako Lehiaketarako deialdia zabaldu dute

Anboto 2021ko api. 2a, 10:50

Abadiñoko Udalak 5.000 eurogaz sarituko du Matiena, Zelaieta edo Muntsaratzen enpresa berri bat sortzeko proiektu onena. 

Abadiñoko II. Enpresa Proiektuen lehiaketarako deialdia zabaldu dute. Maiatzaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu daitezke egitasmoak. Udalak 5.000  euroko saria emango dio lehiaketa irabazten duenari. Sariaren %80 enpresa berria martxan jartzen denean emango da, eta gainerako %20a martxan jarri eta urtebetera.

Iñaki Rekaldek, Abadiñoko Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak azaldu duenez, "asmoa da enpresa eta enplegu berriak sortzen laguntzea Abadiñon, koronabirusak sortutako krisialdiari aurre egiteko pizgarriak hain beharrezkoak diren garai honetan". 

Lehiaketak bereziki sarituko ditu produktu, prozesu edo zerbitzuetan ekimen berriak ekartzeaz gain aberastasuna eta enplegua sortzeko eta Abadiñoko merkataritza suspertzen laguntzeko gauza diren enpresa-ideiak, udal ordezkariek azaldu dutenez. Besteak beste, originaltasuna, negozio-planaren definizio-maila, enpleguaren sorrera eta aukera-berdintasuna, hartuko dira kontutan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!