Martxoaren 31ra arte bozkatu ahalko dira Abadiñoko aurrekontu parte hartzaileetako proposamenak

Anboto 2021ko mar. 25a, 12:52

Abadiñoko Udalak hiru karpa jarri ditu herritarrek 74 proposamenetako bat bozkatzeko. Zelaietan, Matienan eta Muntsaratzen jarri dituzte gune hauek. 

Abadiñoko Udalak 2021eko aurrekontuetan 50.000 euroko diru partida bat du gordeta aurrekontu parte hartzaileetarako; horietako 10.000 euro gazteek proposatutako proiektuetara bideratuko dira Ana Gomez Gobernantza eta herritarren partaidetza zinegotziaren arabera.

Aurrekontu parte hartzaileetan 74 proposamen onartu dira aurten. "Abadiñoko 36 gizonezkok eta 29 emakumek proposatu dute proiekturen bat. Parte hartzaileetako hamar 25 urtetik beherako gazteak dira", azaldu du Gomezek ohar baten bidez. "Herritarrek dakite inork baino hobeto zer behar duen herriak. Horregatik egiten dugu apustu proiektu honen alde, bide egokia delako udalak erantzun argi eta zuzena emateko herritarren eskaerei".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!