Abadiñoko Industrias Alga enpresan egondako lan istripua salatzeko elkarretaratzera deitu dute biharko

Anboto 2021ko mar. 11a, 15:35

Industrias Alga eta Inervileko langile batzordeek “gogor” salatu dute Abadiñoko lantegian langile batek izandako lan istripua. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek elkarretaratzera deitu dute biharko. 13:30-14:30 egingo dute protesta, Lebarion.

Martxoaren 8an izan zen istripua, eta langile batek hainbat hatz galdu zituen istripu larriaren ondorioz. Langile batzordeen arabera, lan istripuak areagotzearen arrazoia “lan baldintzen urratzea, gehiegizko lan erritmoak eta osasun arloko baldintzak ez betetzea” dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!