Abadiñoko Independenteek "lanean eta proiektuak aurrera eramaten" jarraituko dutela adierazi dute legegintzaldiaren erdian

Anboto 2021ko ots. 13a, 07:46

Laubideta berrurbanizazioa, Zelaietako osasun zentroaren proiektuaren erredakzioa eta N-634 errepidearen negozioazioa nabarmendu dituzte dokumentuan. "Guk gura baino astiroago doaz proiektu batzuk, baina egunero ari gara lanean gure proposamenak aurrera eramateko", adierazi dute. Abadiñoko Independenteak udal gobernu taldean daude EAJrekin batera. 

Esan bezala, eskuartean dituzten proiektuei errepasoa egin gura die Abadiñoko Independenteek. N-634ko zubiaren inguruan, adibidez, "proiektuak aurrera egiteko beharrezkoa duen" baimenaren zain jarraitzen dute. "Proiektu honen kudeaketa zaila da, hiru erakundek parte hartzen dutelako bertan: udaletxea, Foru Aldundia eta Ura. Foru Aldundiak hirugarren bide bat exigitu zuen, eta oraindik firma ofizialaren zain gaude lanekin hasteko". Beste hainbat proiekturen berri eman dute dokumentuan, hala nola, Galizia plazaren inguruetarako edota Abadiñoko igerilekuei buruz. "Estalki berria jartzeko epeak ahalik eta gehien arintzen saiatko gara. Oraingoz proiektuaren idazketa berriro lizitatu dute, eta lehenengoan esleitu gabe geratu ostean. Esleitu ostean, lizitaziora atera beharko dugu estalkia eraiki eta jartzeko lana. Horrek guztiak hilabeteak beharko ditu".

Oharra amaitzeko, Abadiñoko Independenteak "talde irekia" dela gogoratu gura izan dute, eta "abadiñar oro" gonbidatu dute taldera hurbiltzera. "Guk Abadiño eta abadiñarrentzako onena bilatzen dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!