Zelaietako osasun-etxea handitzeko proiektuari "berrekiteko" eskatu du EH Bilduk

Anboto 2021ko ots. 8a, 09:59

EH Bilduren arabera bi urte daramatza geldi proeiktuak, eta "premiazkoa" da beriro martxan jartzea. "Leku faltak eragindako arazoak areagotuz doaz: erabiltzaile berriak Matienara bideratzen ari dira, osasun langileek kontsultaren espazioa partekatu dute...", azaldu dute ohar baten bidez. 

EH bilduren arabera, 2019an Abadiñoko Udalak eta Osakidetzak adostutako zirriborroan oinarrituko "proiektu berri bat idatzi" behar du, Txanporta atzean kokatzeko. "Hirigintza-planaren arabera, etxebizitza gehiago aurreikusten dira Muntsaratzen, beraz, osasun zentro horretan eskaera gehiago egingo dira. Zelaietako bi medikuek %10 gainditzen dute artatu ditzaketen pazienteen muga, eta eskaera berri guztiak Matienara bideratzen dira".

Urtarrileko osoko bilkuran eskaera berdina luzatu zioten udal gobernu taldeari. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!