Greba eguna gaur Abadiñoko Transmisiones La Magdalena enpresan

Anboto 2021ko urt. 20a, 10:20

Langileak errelebo aldaketetan elkarretaratzeak egiten hasi ziren. Akordiorik ez dutenez lortu gaurko eta biharko greba egunak deitu dituzte. 

Urte hasieragaz batera, Abadiñoko Transmisiones La Magdalena enpresako langileak elkarretaratzeak egiten hasi dira "soldata diskriminazioagatik eta lan baldintzen prekarizazioagatik", LAB sindikatuaren hitzetan. "Lan berdinaregatik soldata desberdina dute langileek. Eta horrez gain, lan baldintzak ere okertzen dabiltza", azaldu dute sindikatuko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!