Astolako igerilekuetako proiektuaren erredakzioa esleitu gabe dagoela salatu du EH Bilduk

Anboto 2020ko abe. 1a, 09:48

Proiektuaren idazketa egiteko lehiaketara proiektu bakarra aurkeztu zela azaldu du EH Bilduk, eta "baldintza batzuk betetzen ez zituenez", "esleipena hutsik" geratu dela azaldu du koalizio subiranistak. 

Ondorioz, 2021eko udazkenera arte estalki berririk ez dela egongo adierazi du EH Bilduk. "Igerilekuen kudeaketa gobernu honen kudeaketa gaitasunaren eta ereduaren isla besterik ez dira: Zerbitzu publikoak azpikontratatu, jarraipenik ez egin, oso erritmo motelean lan egin, erabaki okerrak hartu (estalkia apurtua zzegoela urtebete berritu zuten kontratua eta 25.000 euro ordaintzen ditugu hilean itxita dauden igerileku batzuengatik), eta EH Bilduri inolako kasurik ez egin".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!