Belarriprest moduan ari da Euskaraldian parte hartzen, baina bere fruta-dendara doanak urte osoan ikusiko du Belarriprest ikurra atean ipinita. Marian Martínez Muñoz (Elgoibar, 1961) Traña-Matienako fruta saltzaileetariko bat da. Bezeroei eskerrak euskara asko hobetu duela dio. Beragaz euskaraz aritzera deitu die herritarrei.