Abadiñok Ingurumen teknikaria edukiko du, "aste batzuk barru"

Anboto 2020ko aza. 20a, 14:16

Abadiñoko gobernu taldeak 71 egitasmo biltzen dituen Agintaldi Plana aurkeztu du. Mikel Garaizabal alkateak eta Javier Crespo alkateordeak azaldu dituzte plan honen nondik norakoak. 

Besteak beste, Abadiñoko Udalak "datozen asteetan" Ingurumen teknikari bat edukiko duela azaldu dute gaurko prentsaurrekoan. "Garapen jasangarriarekin konpromiso osoa dugu, eta Agenda 2030 egitasmoarekin ere bete gura ditugu gure konpromisoak", azaldu du Crespok. Mikel Garaizabalek, ostera, udal gobernu taldeak legegintzaldia amaitu bitarteko planaren ardatzak zeintzuk izango diren azaldu ditu: "Udal gobernu irekiago bat izan gura dugu, abadiñarrak erdigunean jarriko dituena, eta beraiekin harremana sendotuko duena; bestade, herritar horien partaidetza sustatu gura dugu; azkenik, barne kudeaketa ahalik eta eraginkorrena lortu gura dugu".

71 egitasmoen bidez, "Abadiño kohesionatuago" bat lortu gura dute, baita ere. Udal agintariek azaldutakoaren arabera, herritarrek eta eragileek aukera izango dute Agintaldi Plana eta berau osatzen duten egitasmoak ebaluatzeko, Biscaytik tresnaren bidez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!