Euskal presoen aldeko bizikleta martxa egingo dute Abadiñon

Anboto 2020ko aza. 20a, 09:45
Artxiboko irudia.

Abadiñoko Sarek deitu du martxa, Izan Bidea egitasmoaren baitan. Bihar, azaroak 21, 12:00etan abiatuko da. Ostean, argazkia aterako dute Matienako Kiosko plazan. 

Euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatuko dute bizikleta martxan. 12:00etan irtengo da Txanporta plazatik, eta Zelaieta, Muntsaratz eta Matiena zeharkatuko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!