Abadiñoko alkateak "arduraz jokatzeko" eskatu die herritarrei, koronabirusaren aurrerapena gelditzeko

Jone Guenetxea 2020ko urr. 17a, 08:52

Eusko Jaurlaritzaren txosten epidemiologikoaren arabera, Abadiñok 100.000 biztanleko 428,85 koronabirus kutsatze ditu, eta horrek "maila laranja" deritzonean kokatzen du.

 
Mikel Garaizabal alkateak azaldu duenez, "datu horiek argiak dira, eta ohartarazi digutenez, banaka ez badugu behar diren neurriak hartzeko ardura hartzen, kasuek gorantz jarraituko dute, eta, beraz, konponbide zorrotzak hartu beharko dira, saihestu daitezkeenak. Bizilagun guztiok birusari eusten inplikatzeko unea da, eta hori eraginkorrak izan diren neurriekin lor dezakegu, hala nola, maskara behar bezala erabiltzea, kontaktuak mugatzea eta distantzia soziala mantentzea".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!