Abadiñoko EH Bilduk ikastetxeekin, langileen ordezkariekin, eta udalean bertan berba egin ostean, bi proposamen egin dizkio gobernu taldeari. Alde batetik, lanpostu hori mantentzea eskatu dio; beste alde batetik, "mantentze-lanen arloan dauden premiei nola eta zein baliabiderekin aurre egin" eztabaidatu ostean, udal plantilaren berregituratzea aztertzea.
"Nola egingo die aurre Abadiñoko herriaren beharrei udaleko langile taldeak, langile bat gutxiago izanda, are gehiago, Covid-19ak ondorio horiek larriagotu ostean? Zenbat jaitsiko da zentroaren kalitate maila egunero bertan dagoen eta arazo ezberdinei irtenbidea bilatzen dien pertsona hori kendu ondoren?" galdetu die EAJri eta Abadiñoko Independenteei EH Bilduk ohar baten bidez.