Abadiñoko EH Bilduk kezka agertu du bozeramaileen batzordean ikasturte berriaren hasiera dela

Anboto 2020ko abu. 27a, 11:19

Alderdi independentistaren arabera udaletxeari dagokio "hezkuntzarako baliagarriak" diren udal erakinika hezkuntza komunitatearen esku jartzea, eta horien garbiketa zerbitzua indartzea. 

Arduratuta agertu dira, baita ere, Hezkuntza Sailaren jokabidearekin. "Oraindik ez dakigu jantokien, ratioen, baliabideen, segurtasun protokoloen edota antzerakoei buruz ezer. Toki guztietan errefortzurako langile gehiago kontratatzen ari diren bitartean, EAEn ez da horrelakorik. Berandu dabiltza eta orain udalei presaz jokatzeko eskatzen ari dira".

Bozeramaileen batzordean ikastetxe eta haurreskolekin koordinatzeko eskatu du Abadiñoko EH Bilduk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!