Barikuan irekiko dituzte Astolako igerilekuak

Anboto 2020ko uzt. 29a, 11:14

Abuztuan eta irailean zabalik egongo dira.

Igerilekuak barikutik irailaren 30era arte egongo dira zabalik. Eraikinari estalkia kendu diote, konpondu egin dira askak zituen arazoak eta orain prest dago udan erabiltzeko. Igerilekuak astelehenetik domekara bitartean egongo dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara (uretan, baina, 20:30ak arte baino ezingo da egon).

Uda honetan igerilekuen erabiltzaileek %20ko deskontua izango dute sarreraren prezioan. Igerilekuen aforoa 250 pertsonakoa izango da, eta sarreran jarritako bi tornuren bidez kontrolatuko da. Behin barrura ezkero, zorrotz bete beharko dira segurtasun eta osasun neurriak, koronabirusaren kutsaketak eragozteko. Hala, aldagelak zabalik egongo dira baina ez erabiltzea gomendatu du udalak. Era berean, takila gutxi batzuk baino ezingo dira erabili. Igerilekuko askan lau kale atonduko dira igeriketarako, eta goitik jota hiru igerilari ibili ahal izango dira kale bakoitzean.

Estalkiko arazo batzuengatik otsailean itxi eta gero, Udalak instalazioen egoera orokorra aztertu eta azpiegitura osoa eraberritzea erabaki zuen, “lehentasunezko” proiektutzat jota.

EH Bilduk  dioenez, "EAJ eta AIren inprobisazioek eta lan egiteko erritmo motelak, hainbat ondorio eta argitu gabeko galdera utzi ditu". Bonoen itzuleren eta segurtasun protokoloen inguruan zalantzak ditu EH Bilduk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!