Abadiñoko Gestamp enpresan koronabirusaren inguruko testak egiten ari dira. Astelehenean egindako 100 test azkarretan 8 pertsonek positibo eman zuten. Prebentzio neurri moduan, langile horiei etxean gelditzeko esan zieten, eta PCR proba egin zieten. PCR proba guztiek negatibo eman dute. Enpresak test azkarrak egingo dizkie langile guztiei. Guztira, 700 beharginek dihardute Abadiñoko Gestamp enpresan.