Gestampen, test azkarretako zortzi positiboetatik lauk negatibo eman dute PCR proban

Anboto 2020ko uzt. 15a, 13:34

Beste lau langileen PCR proben emaitzen zain daude.

Abadiñoko Gestamp enpresan koronabirusaren inguruko testak egiten ari dira. Astelehenean egindako 100 test azkarretan 8 pertsonek positibo eman zuten. Prebentzio neurri moduan, langile horiei etxean gelditzeko esan zieten, eta PCR proba egin zieten. ANBOTOk jakin ahal izan duenez, zortzi langile horietatik lauk negatibo eman dute. Beste lau langileen PCR proben emaitzak bihar edo etzi jakingo dituzte. Abadiñoko lantegi honetan 700 langile inguruk dihardute. Enpresa test gehiago egiten dabil.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!