Abadiñoko hauteskunde-mahaiak Matienako frontoian eta Zelaietako probalekuan ipiniko dira

Anboto 2020ko eka. 25a, 12:00

Uztailaren 12an egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautes-mahaiak bi gune horietan ezarriko dira. 

Matienan bost hauteskunde-mahai jarriko dira, eta probalekuan, ostera, lau. Udal ordezkarien arabera, segurtasun neurri guztiak beteko dira. "Udalaren helburu nagusia herritar guztiek segurtasun osoagaz botoa emateko aukera edukitzea da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!