'Jarri harremanetan zure alkatearekin' atala ezarri du Abadiñoko Udalak bere webgunean

Anboto 2020ko eka. 16a, 11:22

Udaleko jardunari buruzko edozein duda edo kezka Mikel Garaizabal alkateari proposatzeko atala zabaldu du Abadiñoko Udalak bere webgunean. 

"Udalak beste pauso bat eman du herritarrengana hurbiltzeko eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko" azaldu dute udaletik prentsa ohar bidez. 

500 laguneko taldea

Bestalde, Abadiñoko Udalak eskaintzen duen Whatsapp zerbitzuaren bidez ia 500 abadiñarrek udal informazioa jasotzen dutela adierazi dute udaletik. Bertara iristen diren zalantzak udal teknikariek erantzuten dituzte 24 orduko epean. Udal arduradunak "pozik" agertu dira duela urte eta erdi ezarritako zerbitzuak eduki duen harrerarekin. "Tresna egokia izaten ari da, eta udala herritarrentzat hurbilagoa eta eskuragarriagoa egiten du".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!