Gizonezko batek istripua izan du Abadiñon, makina batek harrapatuta

Anboto 2020ko mai. 28a, 15:26

Ezbeharra 14:35ak aldera izan da Gerediaga auzoan, Gaztañatza inguruan. Gizonezko batek istripua izan du makina batek harrapatuta. Osakidetzaren helikopteroa bertaratu da. Suhiltzaileak ere bai. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute anbulantzian, Segurtasun Saileko iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!