EH Bilduk "desadostasuna" agertu du Abadiñoko Batzokian agerturiko pintaketekin

Anboto 2020ko mai. 22a, 16:51

"Ez dira lagungarriak pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen eszenatoki batera igarotzeko". Koronabirusaren krisiak euskal presoen "babesgabetasuna eta eskubideen urraketa" agerian utzi ditu. 

Hain zuzen ere, Patxi Ruiz preso iruindarraren egoera testuinguru horretan kokatu du Abadiñoko EH Bilduk. "Bizikidetzaren eta normalizazio plitikoaren alde lan egiten jarraitu behar dugu, herritarrek jasaten dituzten eta jasaten ari diren eskubideen urraketak erabat desagertu arte".

Bozeramaile batzordera eraman duen proposamena bidali du Abadiñoko EH Bilduk prentsara. Bertan, helburu politikoak lortzeko "modurik eraginkorrena" elkarrizketarena eta iritzi desberdinekiko errespetuarena dela nabarmendu gura izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!